XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVII. mendean bi misiolari portuges Nilo Urdinaren iturburura, Tsana lakura, heldu ziren, XVIII. mendean, berriz, Bruce esploratzaileak iturburura heldu zela pentsatu zuen, Nilo Urdinean gora joanda.

XIX. mendean, espedizio ugari izan zen iturburuak zehatz finkatu asmoz.

Spekek Victoria Nyanza lakua eta Niloa irteten deneko puntua finkatu zituen.

Geroxeago, Baker eta bere emaztea Alberto Nyanza lakura heldu eta Niloan behera joan ziren Murchinson urjauzietaraino.

1864.eko martxoaren 14ean, gure begi-bistan hainbat denboran bilatutako lakua ikusi genuen", idatzi zuen Bakerek.

Livingstone Tanganika lakutik hegomendebaldean eta Lualabaren iturburuetan ari zen bila, azken hauek Banguelo lakuaren adarretan zeudela uste zuelako.

Nilo iturburuaren aurkikuntza esploratzaile eta geografo askorentzat grial saindu bat bihurtu zen.

Livingstone, beste asko bezala, Niloren iturburua aurkitua zuela pentsatzera heldu zen, baina ez zen amets bat baino izan.

Irudian dugu James Bruce esploratzaile eskotziarra, Niloren iturburua aurkitu duelakoan bere zoriona ospatzen ari dela.

Beste amets bat izan zen, noski.